20 proposamen Biarritze beste bide ildo bati buruz bideratzeko: hiri gaztetu, eko-arduratsua eta etorkizunera begira doan baten ildoa. Biarritz kultur, zientzia eta kirol arloan aitzindari berriz bilaka dadin. 

DCIM100GOPRO

1. Etxebizitza denentzat eskuragarri bilakarazi:

Zinezko lehentasuna da. Gazteek ezin dute Biarritzen bizi gaur egun etxebizitzen ezin hurbilduzko prezioak direla eta. 10 urtez, Biarritzek 5 000 bizilagun inguru eta bertako familien erdia galdu ditu. Hiri bat, bere gazteria galtzen duelarik, hiltzen da.

Hautagai batzuk proposatu hainbat bizitegi auzotegi handi berrien eraikuntza (Kleber + Agilera +Irati…) ez da panazea; Biarritzen betonatze honek arazoa lekuz aldatzen besterik ez du eginen denboran eta espazioan, tokiko jendea hiri aldiriko ohetegi auzotegietan ghettoizatuz. Aitzin ikusi egitasmoetan, bizitegiaren zati ttipi bat baizik ez lirateke soziala – epe luzera horrela egoteko neholako bermerik gabe –  eta ez lirateke nahikoa arlo horretan dugun beranta betetzeko.

Ez gaude bizitegien eraikuntza arrazoitu baten aurka eremu egokituetan, baina gehiegi eraikiz, gure hiriak xarma gal lezake eta bere erakargarritasuna murriztuko litzateke.

Guk, gaur egun jadanik eraikiak eta beteak ez diren etxebizitzak denentzat eskuragarri bilakaraztea dugu gehiago proposatzen. Bigarren etxeen proportzio zentzugabearen gatik (%50 baino gehiago hiri barnean) Biarritz hiri gero eta hutsagoa da neguan. Urte osoan hor bizi diren jendeen eta noiztenkakoen arteko oreka bideragarri bat finkatu beharko litzateke, urte osoko bizitzaileak edo haien ontasuna alokatzea onartzen duten jabeak fagoratzen dituzten zerga mekanismoak plantan ezarriz. Aterabideak plantan ezarri behar dira nazio mailan, baina guk uste dugu tokiko hautetsiek behar dutela bizitegi arazo hau itsasbazterreko gune tinkietara ekarri, eta bizitegia Biarritzen errazteko eskupean dituzten altxaprima guziak erabili.

Etxeen prezioak eskuragarriagoak bilakaturik erosi ahal izateko, baita maila ertain goragokoentzat ere, urteko alokatzea erraztu beharko litzateke, sasoiko alokatzea baino, honek udatiarrentzat besterik ez baitu balio. Leihatila bakar bat plantan ezartzea proposatuko dugu, aktibo gazteak eta ikasleak alokairuzko bizitegi bat atzematen laguntzeko Biarritzen.

Bizitegiaren Grenelle bat arrunt beharrezkoa da Euskal Itsasbazterrean eskuragarri diren bizitegien eta jadanik ezagutzen ditugun aterabideen egoera zehatza egiteko hunkituak diren eragile guziekin: eraikitzaile, arkitekto, etxe agentziak, hautetsiak, biztanleak…

Hiri berritze, etxebizitza zaharkituen zaharberritze eta termika, ekologia eta osasun mailako berritze lan bat ere eraman beharko da Biarritzen.

Jean Rostand Kolegioa eta André Malraux Lizeoko eskola hiriaren mailako barnetegi bat plantan ezartzea landuko dugu.

2. Lehentasuna eskolei:

Gure eskolak derrigorrez zaindu eta  gaurkotu behar dira, ikasgelak bizitegi bilakaraztea aurreikusi baino lehen; familiak Biarritzera itzuliko direlarik, eskolak beteko dira berriz. Gure lehentasuna eskolei behar dituzten ahalbide guziak (diru, material mailakoak, baina batez ere gizakoak) ematea izanen da, haurrei harrera ahal bezain ona eskain diezaieten.

Eskoletako jantegiei dagokienez, gure kezka nagusia, gure haurrei elikadura sanoa eta kalitatezkoa jatera ematea izanen da, tokiko eta sasoiko bio mozkinak lehenetsiz eta zirkuitu laburrak fagoratuz: helburu anbiziotsu bat finkatuko dugu, eskoletako jantegiak %100 bio bihurtzea.

Bestalde, eskoletako erritmoen erreformak, ordutegi egokituak eta eskolaz kanpoko dohaineko eta kalitatezko harrera bat plantan ezartzera behartuko du haurrei gorputz, hizkuntz, kultur edo arte jarduerak proposatuz, haien erritmo biologikoak errespetatuz, haien eskola egunak ez daitezen hain akigarriak izan.

3. Itsasoko uraren Kalitatean inbestitu:

Itsasoa gure urre urdina da. Zaindu behar dugu kalitatezko ura ukaiteko ahalak hartzea bainu eta ur jarduera eremuetan urte osoan eta ez gehiago bakarrik sasoi beterenean. Engaiatzen gara bainatzeko uren azterketak urte osoan burutzera, bai eta kutsatzaile kimikoak bilatzeko noiztenkako azterketa sakonagoak ere.

Uraren kutsatzearen arazoa iturrian tratatu beharko da, eta ez saihesturik ur kutsatuak urrunago itsasora botaz hustubideen bitartez. Saneamendu sarea berritu beharko da, araztegiko tratamendu ahalmenak gehitu beharko dira: horrek guziak inbestizamendu astunak egitera behartuko du Euskal Kosta Aturri Hirigunea, bainatzeko uren kalitatea berreskuratzeko urte anitzako plan baten arabera hedatuz.

Kutsagarriez kargatu lurreko euri uren fluxua hobeki kudeatu beharko da eta aterabide berritzaileak bilatu haien ibilbidea itsasoan ez bukatzea lortzeko gisan.

Baitezpadakoa da ere erabiltzaileak denbora errealean hobeki informatzea uraren kalitateari buruz: isurketen seinalamendu aplikazio bat plantan ezartzea proposatuko dugu itsasoko erabiltzaileak abisatzeko, Erresuma Batuan aurki daitekeen Sewage Alert Service ereduari jarraikiz.

4. Airearen Kalitateaz kezkatu:

Airearen kalitatea itsasoko uraren kalitateari lotua zaio itsasbazterreko bainu oporleku batean. Autoen zirkulazioak edo etxebizitzen berotzeak osatzen dituzten kutsadura atmosferikoaren iturriei lotua da ere. Kezkagarria da ohartzea partikula finek eragin airearen kutsadura tontorrak biderkatzen direla BAB-en, eta paristar eskualdean lortzen direnak batzuetan gainditzen direla. Airearen kalitatea ez da bakarrik hiri handien arazoa. Airearen kalitatea kontrolatu beharko litzateke Biarritzen, besteak beste pasaia gehien den karriketan, eta haren kalitatea zaintzeko beharrezkoak diren neurriak hartu, gutien kutsatzen duten garraiobideak lagunduz besteak beste.

5. Biarritz Osasun Ibilbide bihurtu:

Hiri bateko biztanleen osasuna, haren ibilgarritasunari eta ziklogarritasunari hertsiki lotua zaie. Ez da nahikoa oinbideak balizaz markatzea « Osasun Bideak » bilaka daitezen. Segurtasun osoan oinezkoek, haur karroek, txirrindulek, skateboardek, rollersek… hartu ahal izatea bermatu behar da lehenik.

Gure itsas aitzineko ibiltoki zoragarri guzia oinezkoei, txirrindulei eta skatei erabilgarri bailakaraztea proposatuko dugu, zinezko kostako oinezko eta bizikleta ingurabide bat burutuz Itsasargitik Miladyra.

Gorputz jarduera eremuak sortuak izanen dira auzotegietan, Iratin bezala edo gehien bat Agileran, bertako kirol bokazioa begiratua izanen baita, eta azpiegiturak garatuak izari handiko kirol zelai eta igerilekuarekin.

6. Zirkulazioa arinagoa izateko:

Gauza guzien aitzinetik biztanleak eta bisitariak bultzatu behar dira bakarkako autoaren erabilera mugatzera, eta mugikortasun eztiak (oinezko ibilaldia, dohaineko joan-jileak+++, bizikletak…) lehenestera.

Beribil elektrikoaren gisara kutsatzen ez duten ibilgailuen erabilpena sustatzen dugu, aparkatzea urririk eta  kargatze hartuneak zerbitzu libroan proposatuz.

Vélib’ motako bizikleta sistema bat zerbitzu libroan garatzea interesgarria daiteke ere: esperientzia-piloto bat buru genezake gure itsas aitzineko ibiltokiko bizikleta bidean, Surfaren Hiria eta Biarritzeko Itsasargia bizikletaz lotzeko ahalarekin.

Ibilgailuen zirkulazioa hiri barnean arintzeko, zirkulazio noranzko batzuk berriz ikusi behar dira eta saltegien aitzineko aparkaleku eskaintza indartu. Jendeek hirian gelditzeko parada izan behar dute erosketa baten egiteko: dohaineko aparkalekuak eta minutuko geldiguneak berriz sortu behar dira beraz.

12 hilabetetatik 10ez hutsik geldituko den Euskaldunen Hondartzakoa bezalako aparkalekuak sortzeko ideia zentzugabea baztertu behar da, hiriak diru laguntza kopuru handi bat eskaini beharko diolako, eta oraindik auto gehiago ekarraraziko baititu udan hain tronbositua den hiper hiri barnera. Logikoagoa daiteke aparkaleku berri batzuk periferian eraikitzea, hiriaren sartzean, joan-jile zerbitzuekin jendeak zentrora eramateko.

Jadanik dauden lekuen gezi bidezko seinaletza hobetuko dugu smartphone aplikazio bat sortuz, Biarritzetik hurbilen dagoen aparkatze tokia denbora errealean atzemateko gisan.

7. Energia berriztagarriak fagoratu:

Biarritz energia sagaio-eragilearen aitzindari izan zen itsasargian 30 hamarkadan. Gaur egun eguzkiaren energia lehenetsi beharko litzateke eta zergatik ez marea-energia edo eoliarra, Biarritzeri energia autonomia bederen partziala emateko eraikin batzuetan. Proiektu berritzaile deialdi bat abiatuko dugu energia berriztagarriak garatzeko Biarritzen.

8. Gai kimikoak erabiltzeari uztea:

Egunero Biarritzen, herriko zerbitzuek gai kimikoak isurtzen dituzte karrika eta lur azpiko edukiontzietan. Gai toxiko hauek maizegi hedatuak dira, batzuetan pasaia handiko tenoretan, karrikei « garbitasun usain » faltsu bat emateko. Gai hauek osasunari kalteak ekar dizkiokeen eraginak agertzen dituzte, « bio » labelizatuak direnean ere. Hauen erabilpena arrazoiduntzea eta garbitzeko kimikoak ez diren aterabideei lehentasuna ematea komeni da.

Kutsadura kimikoaren gai berdinean, zero pestizidara buruz jo beharko dugu berdegune publiko, pribatu eta golfen mantenuan.

9. Turismo Iraunkor baten aldera buruz jo:

Gaur egun, hiria osoki gainditua da uztailaren 14tik agorrilaren 15era, baina jende gutiago ibiltzen da urteko beste hilabeteetan, kasik hilak diren garai batzuekin. Turisten hantatzea lisatu beharko litzateke Biarritz erakargarriagoa bilakarazteko neguan (kongresu, negozio turismoa, saloiak, ikuskizunak…) eta arinagoa sasoi betean.

Mediku helburuko talasoterapia bat (edo « itsas termalismoa ») berriz abiaraztea proposatzen dut, adineko pertsonentzat edo eritasun kronikoa edo ahalmen urritasun bat pairatzen dutenentzat. Itsasoaren onurei buruz norabidetu osasun turismoaren bitartez da Biarritz ospetsu izaten hasi XIX. mendean, kuristei udaberriaz edo udazken hondarraz baliatzeko parada eskainiz.

10. Itsaso – Ingurumen – Osasun Polo bat sortu:

Halako jarduera polo bati esker, ikerketa eta heziketa etorkizuneko arlo batzuetan garatu eta balioestea ahalbidetuko luke. Ozeanoaren Hiriari lotua den zientzia polo bat sortuz, azkenean bokazio bat ematen ahalko zaio.

Itsasoaren Unibertsitate batek (Miladyko Leclerc ohiaren heinean koka daitekeena) arlo horretako ikerketa eta irakaskuntza garatzea ahalbidetuko luke. Itsasoa & Osasuna Konferentzia urtero burutu lanak erakusteko eta mundu osoko ikerlariak etorrarazteko parada litzateke

Ozeanoaren Hiria, 3 ardatz handiren inguruan berriz ikusia eta zuzendua izanen da: artistikoa, pedagogikoa eta ludikoa. Munduan bakarra izanen den Surfaren Hiri erakargarria berriz bilakarazteko proiektuarekin.

11. Biarritz Surfaren Hirinagusi bat bilakarazi:

Azken emazte lehiaketa, tristeki Hossegorera ihes egiten utzi ondoren, Biarritzek, surfaren inguruko gertakizun nagusi bat berriz asmatu behar du:  gizon edo emazte zirkuitu profesionaleko surf lehaiketa, datak, uhainak dauden garai batean hautatuz! Surfa eta musika uztartuko dituen gertakizun handi bat proposatuko dugu.

Biarritz hiri ezin hobea litzateke Surferako Emaitza handiko Zentro bat sortzeko, Australian egin denaren ereduari jarraikiz, zoinetan Frantziako Surf Poloa sarrarazten ahalko ziokeen; Wave Garden bat Biarritzen plantatuz, horrelako zentro bakarra daiteke munduan. Frantziako Surf Poloa etorrarazteko, lehen gauza Jean Rostand Kolegioa eta André Malraux Lizeoko eskola hiriaren mailako barnetegi bat ukaitea litzateke aitzinekoa.

Spoten jende gaindia eta surflarien informazio eskasarengatik azken urte hauetan biderkatu diren surfeko istripuen prebentzioan engaiatu beharko da ere.

12. Higaduraren aurka Borrokatu:

Itsas bazterrean eraikia den gure hiria lehen lerroan da Itsasoaren erasoen aurrean. Nahiz eta jadanik abian ezarriak izan obra batzuk, gure labarren hauskortasun zona batzuk gelditzen dira itsasargia eta Euskaldunen hondartzaren heinean. Beharrezkoak diren sendotze obrak abian ezartzen ditugu eta zona hauek oraindik gehiago hauskortu ditzaketen obra guzien aurka ekinen dugu, Euskaldunen Hondartzako Labarrean aitzinikusi aparkaleku baten eraikuntzaren gisara. Euskaldunen Hondartza eta Marbellaren arteko lotura ahalbidetuko duen obren azken zatia burutu beharko da.

Gure hondartzetan hondarra kentzeko arazoetan adituak diren ingeniariengana joko dugu ere hondarraren mugimenduak hobeki ulertzeko, hondar kentzea mugatzeko eta honi molde eraginkorrean aurre egiteko. Hondar ezartze eraginkorragoa eta diru gutiago xahutuz aitzinikusten dugu, Angeluko hiriak duela guti erosi duen hondeagailua erabiltzeko aukera ikertuz.

13. Tokiko Kulturaren alde Jokatu:

Biarritz Amerika latina edo Dantzaren maitaldia gisako lehen mailako kultur gertakizunei harrera eskaintzen die Biarritzek. Nazio arte mailan oihartzuna duten gertakizun horiek sustengatuak izan beharko dira eta « kultura sortzen » segitu beharko da Biarritzen artistei, haien lanen sorkuntza eta erakusketa eremuak proposatuz.

Tokiko artistak bezainbat kanpokoei ere harrera eskaintzen ahalko dieten Miladyko berotegien gisako adierazpen gune baten iraunkortzea eta gertakizun batzuen antolakuntzaren bitartez sustengatuak izanen dira biarriztar artistak.

Gazteek edo bertako elkarte batek antolatu musika gertakizun handi bat plantan ezartzen ahalko da, Euskal Herria Zuzenean festibalean egiten denaren haritik.

14. Euskara sustatu:

Euskararen irakaskuntza sustengatua izanen da, eta Biarritzen jadanik plantan ezarriak izan diren euskararen inguruko ekimen desberdinak iraunkorraraziak izanen dira. Beste maila bat iraganen dugu hizkuntza gehiago sarraraziz eguneroko bizian, izan dadin saltegietan, zerbitzuetan, aisialdietan eta komunikazio ofizialean.

Zehazkiago :

– Herriko etxean :
-Euskara ikasi edo ikasten ari diren herriko etxeko langileen formakuntza garatu, sustengua eman, teoriatik praktikara pasa daitezen eta euskara erabil dezaten haien funtzioan.
– Euskararen lekua handitu herriko etxeak eskaintzen duen zerbitzu publikoan : herriko etxearen harreran, estatu zibileko dokumentuetan, hiriko komunikazioan (webgune, aldizkari, afitxa), mediatekan ( tailerrak, mintzaldiak…), zahar etxeetan (jarduerak, langile/gaixo arteko harremanetan), aisagunean ( sentsibilizazioak, tailerrak euskaraz…)….
– Euskara integratu herriko etxeak aro numerikoan sortuko dituen berrikuntzetan.

-Eskoletan :
-Eskoletako erritmoen erreformak eskainiko duen eskolaz kanpoko harreran euskara sartu : elebidunean diren haurrei jarduerak euskaraz proposatuz eta ele bakarreko klaseetan direnei euskarazko iniziazio/sentsibilizazioak eskainiz.

-Komertzioetan :
Haien saltegietan euskararen presentzia garatu nahi duten komertsanteen eskutan tresnak eman eta iniziatibak lagundu : iniziazioak, lexikoak, euskaraz komunikatzeko laguntza…

15. Besta berpiztu!

Azken urte hauetan, negu eta udako Casetasen gisako besta leku eta gertakizun batzuk galdu ditugu. Besta berpiztu behar dugu Biarritzen zentzua eta bere izpiritu ona emanez. Euskaldunen Hondartzako Casetak berriz abiaraziko ditugu urte honetan berean, jendeketa, alkohol kontsumoa hobeki kontrolatuz (alkohol prebentzio eta bide prebentzio operazioak plantan ezarriak izanen dira), eta lurreko eta gehien bat ureko segurtasun baliabideak azkartuz, drama berri bat gertatzeko arriskuan mugatzeko.

16. Biarritz 2.0 aro numerikoan ezarri:

Nahitaez Biarritz Hiriaren « konexioa » Interneten hobetu beharko litzateke. Frantses Interneten eragile handienetako batzuk Biarritzen bizi dira, eta Biarritz numerikoaren orrian ezartzen lagundu dezakete, dena hortik iragaiten baita orain. Biarritz Vague d’Avenir zerrendan erreferentziazko pertsonak ditugu Internet gune sortzean, sare sozial, web-marketing, erreferentziamenduan… eta hauen gaitasunak baitezpadakoak dira hiriaren lehiakortasuna azkartzeko irudi eta erakargarritasun turistiko mailan.

Hiriko gune ofiziala birdinamizatuko ditugu, askoz aktiboak izanez sare sozialetan, kazetaritza edukia sortuz (testu, argazki, bideo…) Biarritzeko aktualitatea egiten duenari buruz, paperezko bertsioan den Biarritz Magazine tradizionala osatzeko. Norbanakoei eta enpresei beharrezkoak zaizkien zerbitzuak garatuko ditugu.

Internet tresna baliotsu bat izanen da Biarritzen gogoko dugun demokrazia parte hartzaile bat garatzeko, hiriaren erabakiei aktiboki segitu, ulertu eta parte hartzeko elementu guziak biztanleei eskainiz. Herriko kontseilua zuzenean hedatuko dugu, eta hiriaren kudeaketa ulertzeko beharrezkoak diren informazio guziak linean ezarriak izanen dira.

Hala nahi duten biztanleak Internet, sare sozialak eta belaunaldien artean izan daitekeen haustura numerikoa murrizteko eta Biarritz zinezko hiri konektatua bilakarazteko gure zerbitzuak erabiltzen ikastera formatuko ditugu.

17. Gazteendako enpleguak sortu:

Kanore badu enplegu berriak sortzea Biarritzen, sustengatu beharreko sareak zehazten badira. Itsasoaren ekonomia eta numerikoarekin loturan diren jardueren garapena proposatuko dugu, Bidarteko ESTIAko ingeniaritza eskolaren gisara jadanik dauden egiturekin edo garatu nahi dugun Itsasoa – Ingurumena – Osasuna Poloarekin partaidetzan. Lehentasuna emanen diegu enpresetatik edo elkarte mundutik datozen tokiko gaitasunei.

18. Adineko eta besteen meneko pertsonak lagundu:

Pazienteen eguneko harrera baliabideak indartuko ditugu Alzheimer Eritasuna gisako eritasun neurodegeneratiboak pairatzen dituzten pertsonentzat eta laguntzaileei laguntza baliabideak azkartuko egunero soleitzeko.

Obra andana bat bada aurreikusteko hiria mugikortasun murritzeko pertsonei helgarria bilakarazteko, ahalmen urriko legeak 2015eko behartuko gaituen bezala. Helgarritasun unibertsal honek publikoa hartzen duten eraikinez gain, karrikak, eremu publikoak eta garraioak hunkituko ditu.

19. Ahalmen urriko Pertsonak Hondartzara hurbiltzeko:

Oraingoz, ahalmen urriko pertsonak hondartza batera baizik ez dira heltzen ahal. Ez da nahikoa. Orain lortu behar dugu hondartza GUZIETARA joan ahal izan daitezen mugikortasun urriko pertsonak, bertan baina daitezen edo surfa dezaten beharrezkoak diren hornikuntza eta laguntza osoarekin.

20. Segurtasuna Hondartzetan Azkartu:

Salbatzaileak ez dira bakarrik sasoi betean hondartzak zaintzen mugatuko. Oporren garaian eta asteburuetan esku hartzeko prest izanen diren salbatzaile permanentzia bat plantan ezarriko dugu. Salbamendu materiala eta talde bat Biarritzetik mobilizagarriak eta esku hartzeko prest izanen dira urte osoan (gaur egun, salbamendu materiala Angelutik dator, errepidetik sasoitik kanpo).

Gizalegerik ezaren prebentzioari dagokionez, prebentzio neurrietan eta giza baliabideetan dugu gehiago sinesten, zaintza kameretan baino ordena publikoa zaindu eta gizalegekeriaren aurkako ekintzei aitzina hartzeko. Hondartzetako Prebentzio Agente (APP/HPA) batzuk izendatzea proposatuko dugu, hondartzan gizalegearen kontrako ekintzei aitzina hartzeko (ebasketak, hondartzan utzi zigarreta muturrak edo hondarkinak adibidez) egunaz bezainbat gauaz ere, hondarraren gainean aurkitzen diren gazteei buruz prebentzioa eta mediazioa egiteko.